Kalejira gaur, \'Musikalean\' egitasmoaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2015ko aza. 17a, 09:39
Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna izango dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak \'Musikalean\' egitasmoa antolatu du zortzigarren urtez. Azaroaren 16tik 22ra izango da abian egitasmoa, eta 49 musika eskoletako 1.750 bat ikaslek eta irakaslek hartuko dute parte. \ \ Juan Antxieta musika eskolak ere parte hartuko du \'Musikalean\' egitasmoan, eta gaur, asteartea, aterako dugu musika kalera. 17:00etan elkartuko gara musika eskolan bertan, eta kalejira egingo dugu. Ondoren, 18:00ak aldean, txokolatada egingo dugu musika eskolan.