Reseteatzen

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi 2018ko urt. 4a, 11:52

Mahats aleren bat kontrako eztarrian, haurrak lo erreta, Mister Beanen enegarren errepikapena... Hori da zerotik hasteagatik ordaindu beharreko prezioa. Iritsi baita urte berria, eta, harekin, kontadorea zeroan jartzeko garaia.

Zorionekoak gu, jada ez baitute kontatzen "kalte egingo dit baina" esan ondoren jandako polboroiek, ezta duela urtebete ezarri eta bete gabe gelditutako asmo onek ere. Ailegatu da berri-usaina darion orri zurian idazten hasteko ordua, geure buruari promesak egitekoa. Biztanleriaren ehuneko laurogeia omen da urte berrirako asmo onen bat ezartzen duena. Zuk ere hitzemango zenuen, akaso, ordainduta duzun gimnasioari probetxu handiagoa ateratzen hasiko zarela behingoz. Astelehenera arte itxaron gabe, bihar bertan dietari ekingo diozula, bai horixe. Amaierarik gabeko eztabaidetan ez egoskortzen saiatuko zarela aurten. Familiarekin denbora gehiago pasatuko duzula aurrerantzean. Urtez urte atzeratu duzun bidaia hori egingo duzula edo, aurten bai, amesten duzun ikastaro horretan izena emango duzula. Reset botoiari sakatu eta zerotik hasiko zarela. Urtean behin, hobeak izan gaitezkeela sinesten baitugu. Merezi dugula pentsatzen dugu, eta aldaketa posible dela esaten diogu geure buruari. Gu berri batekin amesten dugu urtearen lehen orduetan.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.