Miren Gorrotxategi

 

Dabilen harria

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2018-05-10 : 16:29 | Iritzia

Gurea baino eskualde erdaldunago batean hainbat urtez eskolak ematen ibilia naiz, tartean, euskarakoak. Gaztetxoek –mutilek nagusiki– adin jakin batetik aurrera gaztelaniarako zuten joera ulertu nahirik –eta haiengan eragiteko, noski–, askotan ...

Infernuko labea

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2018-04-12 : 12:03 | Iritzia

Beste hiri-kondaira bat baino ez zela uste nuen. Zabor-irlarena, alegia. Gizakiaren axolagabekeria ezin zitekeela tamaina horretakoa izan. Bada, bai: 1,6 milioi kilometro koadro ditu gure arduragabekeriaren adibide bat baino ...

Oholesia

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2018-03-01 : 12:17 | Iritzia

Gogoratzen dut duela urte batzuk armairutik irtetea erabaki nuen une hura: "Aita, ama: begetarianoa naiz". Haurrak izan orduko disgustuak bata bestearen atzetik pilatzera kondenatuta zaudete, gurasook! Begetarianoak garenon bidea ere ...

»» Erantzunak: 1 (Haritz Ibarzabal)

'Piropoak? Ez, eskerrik asko'

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2018-02-01 : 12:37 | Iritzia

Hoteleko harreran nago check out-a egiten. Egonaldi atsegina, harreragile adeitsua. Maleta polita dudala esan dit. Oh-oh. Hortik ez, txikito. "Ez da polita den bakarra, ez" jarraitu du. Eta ezin izan du bere barrurako gorde: "Zeu ere oso polita zara". Esan behar zuen. Botalarria. Eskerrak eman eta presaka alde egin dut. Neure buruarekin haserretu naiz segidan: eskerrak eman, gainera? Hi zanpana al haiz?

Reseteatzen

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2018-01-04 : 10:52 | Iritzia

Mahats aleren bat kontrako eztarrian, haurrak lo erreta, Mister Beanen enegarren errepikapena... Hori da zerotik hasteagatik ordaindu beharreko prezioa. Iritsi baita urte berria, eta, harekin, kontadorea zeroan jartzeko garaia.

Ostiral guztiak dira ostiral beltzak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2017-11-30 : 11:10 | Iritzia

Jardunaren jardunaz, Halloween eta Black Friday geure paisaia kulturalaren parte bihurtu dira. Gonbidatuta ala gabe, baina gure udazkenetan gelditzeko etorri direla dirudi. Batzuei halako amerikanadek ondoeza sortzen diete. Beste batzuoi ondoeza sortzen diguna da "Jalouin", "Blakfirr...", "Blakfirdai" eta halakoak entzutea. Badira Halloweenen jatorri euskalduna defendatzen dutenak ere —nola ez—. Badira Halloweeni errezeloz begiratu arren, ostiral beltzeko beherapenak aprobetxatzeko inongo erreparorik ez dutenak ere.

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2017-11-02 : 13:10 | Iritzia

Miren Gorrotxategik honako iritzi artikulua idatzi du Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean:

 

Uholdea

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | 2017-09-08 : 16:09 | Iritzia

Itota nabil. Estresatuta. Pisu bila, buru-belarri. Ez dakit azken boladan leku turistikoren batean etxerik alokairuan hartu duzuen. Ez oporretarako, bizitzeko baizik. Infernua da. Epe luzean finkatzeko, galbahe zeharo estutik pasa ...