Kantu-jira taldeak kalejira egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia 2017ko abe. 21a, 09:15
Bihar, abenduaren 22an, Azpeitiko kantu-jira taldeak kantuz alaituko ditu herriko kaleak 19:00etatik 21:00etara bitartean. \ \ 19:00etan, Baigera aurrean hasiko dute kantu-jira, eta handik Etxe Zuri taberna aurreko plazara joango dira. Erdi kalea zeharkatu ondoren, plazan amaituko dute saioa. \ \ Euskal kantu bitartez kaleak animatzea merezi duelakoan gaude, eta azpeitiar denei dei egiten dizuete parte hartzera anima zaitezten. Etorri gurekin!