Santio Eguneko kantu-jira

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia 2016ko uzt. 23a, 16:45
Azken urteetan egin den bezala, Santio Egunez, 18:00etan hasiko dugu kantu-jira, San Martin egoitzan. Aurten kalez kale ibili beharrean bost plaza eta plazatxotan egingo ditugu geldialdiak. \ \ Hemen egingo dugun ibilbidea: \ \ 1.-18:00etan San Martin egoitzan. \ 2.-18:30etan Pastorkua aurreko plazatxoan \ 3.-19:00etan Eguzkitza aurreko plazan. \ 4.-19:30ean Etxe Zuri eta Ertz aurreko plazatxoan. \ 5.-20:00etan Plaza Nagusian. \ \ Leku bakoitzean bost bat kantu abestuko ditugu. \ Aipatu behar dugu baita ere aurten Hazparnetik etorriko den talde haundi bat gurekin ibiliko dela kantuan. \ Kantatzeko gogoa duen edonork hartu dezake parte kantu-jiran. Animatu eta etorri primeran ibliko gera eta. \ Datorren astelehena arte denoi.