Amateurren gimnastika erritmiko txapelketa jokatuko dute igandean kiroldegian

Arrasateko topaketan parte hartu zuten Loretokiko benjaminak. (Loretoki)

Kadete, jubenil eta senior mailatako kirolariak lehiatuko dira; tartean, Loretokiko Maren Uria eta Arantxa Moreno. Azpeitiko gimnastika klubeko benjaminek, berriz, Arrasateko topaketan parte hartu zuten igandean.

Kadete, jubenil eta senior mailatako amateurren gimnastika erritmiko txapelketa hartuko du igande honetan, martxoaren 17an, Azpeitiko kiroldegiak. Goizez eta arratsaldez izango da gimnastika lehiaz gozatzeko aukera igandean; goizean 10:00etatik 14:45era eta arratsaldezan 16:30etik 19:30era jokatuko dute txapelketa. Etxeko gimnasten lana jarraitzeko aukera ere izango dute kiroldegira joaten direnek, Loretokiko Maren Uria eta Arantxa Moreno kadeteek parte hartuko baitute txapelketan; mazoekin ariko dira biak.

Benjaminak Arrasaten

Joan den igandean, denboraldiko bigarren topaketa izan zuten Loretokiko benjaminek. Arrasaten (Gipuzkoa) izan zuten hitzordua eta Azpeitiko gimnastika klubeko bi taldek parte hartu zuten bertan.

Goian eta behean, Arrasaten aritu ziren benjaminen argazkiak ikus daitezke.