Donostian atxilotu duten azpeitiarra aske uzteko eskatu du Azpeitiko Libre dinamikak

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2016ko eka. 7a, 12:44
Donostian atxilotua izan den azpeitiarra berehala eta inolako kargurik gabe aske uzteko eskatzen dugu Azpeitiko Libre lantaldetik. \ \ Erraustegiaren aurkako protesta baketsua egiten ari dira azken egunetan Donostian, informazioa banatuz eta ekimen desberdinak aurrera eramanez. Protesta horiek Ertzaintza eta Udaltzainen aldetik hainbat oztopo izaten ari dira; plazen desalojoak, kolpeak eta atxiloketak. Edozein aldarrikapen modu baketsuan egiteko eskubide guztia izan behar du edozein kolektibok, edozein kausa dela medio. Horregatik, Azpeitiko Libretik elkartasuna adierazi nahi diogu atxilotutako azpeitiarrari. \ \