Orkatzeko kideak Getariako Libre Eguneko herrikoen arteko erronkan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2015ko ira. 9a, 12:15
Irailaren 1ean, zapatua, Libre Eguna ospatuko dute Getarian, Harraldek eta ixteko agindupean dauden 100 herriko tabernek Libre izan behar dutela aldarrikatzeko. Bazkarirako txartelak Orkatzen daude salgai. Honako egitaraua antolatu da: \ \ – 10:00etan, txistularien goiz eresia. \ – 11:30ean, Urritzarekin haur jolasak. \ – 12:00etan, Inpernupeko Joareak. \ – 12:30ean, \'herrikoen\' arteko erronka: Arrano, Harralde, Inpernupe eta Orkatz. \ – Ondoren, Getariako trikitilariekin poteoa. \ – 14:45ean, herri bazkaria. \ – Ondoren, bertso saioa. Jon Maiak, Uxue Alberdik, Jokin Urangak eta Iñigo Manzisidor \'Mantxi\'-k parte hartuko dute. Gai-jartzailea Xabi Aizpurua izango da. \ – 17:30ean, haurrentzat emanaldia. Brinko pailazoa eta Apaxi ipuin-kontalaria. \ – 19:00etan, manifestazioa eta ekitaldia. Joseba Permachek eta Julen Zulaikak parte hartuko dute. \ – 22:00etan, kontzertua: Anestesia, Estricalla eta Perlak.