Soreasu jendez lepo, Eñaut Elorrietaren kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2015ko urt. 19a, 11:17

Joan den zapatuan Eñaut Elorrietak kontzertua eskaini zuen Soreasu antzokian. Orkatz Kultur Elkartea ixteko arriskuan dagoen honetan, Orkatzi babesa erakustea zuen helburu kontzertuak. Aretoa guztiz bete zen (560 lagun) eta kontzertua hasterako Orkatzi buruzko bideo labur bat eman zen bertan. Bertaratutakoek kontzertu hunkigarri batez gozatzeko aukera izan zuten. Azpeitiko Libre lan taldeak eskerrak eman nahi dizkiegu kontzertura joan ziren herritar guztiei. Denon konpromisoarekin eta babesarekin lortuko dugu Orkatz Libre izatea eta epaiketa politiko guztiekin amaitzea.