Ostiralean kotxeak izango dira Gernikara joateko

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko abe. 3a, 12:14
Jone gazte bizkaitarra urte eta erdiko espetxera zigortua izan da pankarta bat jartzea leporatuta, eta bilatu eta atxilotzeko agindupean dago. Astebete da ezkutuan dagoela, eta berarekin egin nahi duten bidegabekeria salatzeko elkartasun kanpaina abiatu dute. \ \ Pankarta batengatik urte eta erdirako espetxeratua izatea guztiz neurrigabea dela iruditzen zaigu. Sektore ezberdinetako herritarrak eta eragileak #JoneLibre leloarekin argazkiak atera eta sarera igotzen ari dira. Atera eta bidali zuk ere! \ \ Bestetik, ostiralean, 19:00etan Gernikan Joneri babesa adierazteko hitzordua dago jarrita, eta bertara joateko kotxeak egongo dira. 17:00etan Orkatzen bilduko gara Gernikara joateko.