Azaroaren 16an Libre Eguna ospatuko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2013ko urr. 31a, 13:33
Egun honek helburu bikoitza du: batetik Madrilen burutzen ari diren Segi eta Herri Batasuna-Euskal Herritarrok-Batasunaren aurkako epaiketa politikoak salatzea eta, bestetik, Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunari eta Orkatz Kultur Elkarteari babesa adieraztea. Gogorarazi nahi dugu, lan politikoa egiteagatik, Olatz Izagirre 6 urterako espetxeratua izateko arriskuan aurkitzen dela eta Orkatz Kultur Elkartea ere ixteko arriskuan dagoela. \ \ Egitaraua: \ 11:00. Herri jolasak: Hainbat jokoren artean, trailerraren apustua jokatuko da.\ 14:30. Herri bazkaria Berdura plazan, txotxarekin lagunduta.\ 17:00. Kiki Pailazoa, Sanagustinen.\ 18:00. Herria zeharkatuko duen herri-harresia eta ondoren plazan ekitaldia.\ Jarraian, Skandalue elektrotxaranga.\ 22:30. Kontzertuak Sanagustinen.