Gaurko egunak bi hitz berri ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 14a, 20:22
Gaurko egunak bi hitz berri irakatsi dizkit. Euskalmeten eguneko eguraldi iragarpenak egiteko orduan, gaurko berri-emaileak eman dit hitz berria, "prezipitatuko" du. Aurrez entzuna nengoen eta nahiko onartutzat geneukan "prezipitazio" hitza, baina gaurkoa beste urrats bat iruditu zait. Izenak aditz bihurtzeko lizentzia hartu du nonbait, ez dakit horretara ohituko gaituzten, agian bai, egunean zehar eguraldiaren berri emandako guztietan esan baitu. \ Bestea atzoko Errealaren partidaren berri eman duen kazetariari honako esaldi bitxi hau irakurri diot: "Eliztiar txuri-urdinei ikusi nahi zutena eman zien". Badakit futbolean "katedralak" eta antzekoak erabiltzen dituztela, baina zaleei "eliztiar" deitzea, berria gertatu zait. Oraindik ez naiz ohitu baloia moztearekin eta honekin ere ez da erraza izango. Elizetan jendea urritu eta futbol-zelaietan ugaritu bada ere, haiei eliztiar deitzea gehitxo ezta?