Erreleboetan zilarrezko domina Orbearentzat

Asteburu honetan Pontevedran, Galizian, jokatu den Espainiako Ziklokroseko Txapelketetan parte hartu du Mikel Orbeak, Euskadiko selekzioarekin. Hain zuzen ere, honako bi proba hauetan lehiatu da Atracciones Sanz–Epi Kristaldegia taldeko txirrindularia: taldekako errelebo proban eta junior mailako proban.\ \ Ostiralean hasi ziren txapelketak, taldekako errelebo probarekin. Euskadiko selekzioak lan bikaina egin arren, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Etxeko selekzioa, Galizia, izan zen aurrena, eta Asturiasko taldeak osatu zuen podiuma.\ \ Igandean jokatu zuten junior mailako banakako lasterketa; azpeitiarra ongi hasi zen eta lehenengo postuetan egin zituen itzuli batzuk, baina amaieran nahi baino atzerago sailkatu zen; zazpigarren postuan, hain zuzen.\ \ Argazkian, Euskadiko selekzioko taldekideak garaikurrarekin, Orbea erdian.