Mikel Orbea hirugarren izan zen Lezamako ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 25a, 21:50
Mikel Orbea Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko txirrindulariak ohorezko postuak pilatzen jarraitzen du ziklokros lasterketetan. Atzo jokatutako IX. Lezamako Ziklokross Zirkuitoan hirugarren sailkatu zen, Miguel Sanchez eta Julio Perezen atzetik.\ \ Lasterketako lehenengo itzulietan ez zen nahi bezala hasi; izan ere, egindako akats batzuen ondorioz, lasterketaren buruko txirrindulariekiko denbora galdu zuen. Ondoren, ordea, berriro ere erritmo ona berreskuratu eta atzetik aurrerako lasterketa egin zuen; azkenengo itzulian bigarren eta hirugarren postuan zihoazen txirrindulariekin bat egitea lortu zuen. Helmugan hirugarren postuan sailkatu zen.\ \ Argazkian, Orbea atzoko lasterketan.