Lagun Onakeko gizonek ezin izan diote Beasaini irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2019ko aza. 26a, 12:59

Lagun Onak futbol klubeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ligako neurketa jokatu zuen joan den larunbatean, Beasainen aurka, Garmendipe futbol zelaian. Partida oso ondo hasi zuen Azpeitiko taldeak; lehen zatian Lagun Onak askoz gehiago izan zen. Euri ugari egin zuen eta lokaztuta zegoen zelaia, eta baldintza horietara Beasain baino hobeto egokitu zen Lagun Onak. Hegaletik min handia egin zuen Azpeitiko taldeak, eta horrelaxe etorri zen lehen gola: Ekhi Gonzalezen erdiraketa baten ostean, beraien atean sartu zuten baloia Beasainekoek. Hala, atsedenaldira bat eta huts irabazten iritsi zen Azpeitiko taldea. Bigarren zatian, ordea, Beasain askoz hobeto sartu zen partidan, eta horren ondorioz, neurketa berdintzea lortu zuen. Saiatu zen Lagun Onak neurketari buelta ematen, eta estutu zuen arren, ezin izan zuen beste golik egin.

Une honetan, hamazazpi puntu ditu Lagun Onakek, eta sailkapenaren hamahirugarren postuan da.

(Argazkia: Otola. Lagun Onak taldearen partida bateko artxiboko irudia)