Lagun Onakek ezin izan du garaipenik eskuratu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2019ko urr. 14a, 17:48
Lagun Onakek Deustoren aurka jokatutako partidako irudi bat.

Lagun Onak futbol klubeko gizonen talde nagusiak Deustoren aurka jokatu zuen partida larunbatean, Garmendipen, eta 2 eta 3 galdu zuen Azpeitiko taldeak. Joanes Otamendik sartu zituen etxekoen bi golak.

Lagun Onak futbol taldearen Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ligako partida jokatu zuen joan den larunbatean, etxean. Deusto taldearen aurka lehiatu zen gizonen talde nagusia, 17:00etan hasita. Ez ziren ondo hasi Lagun Onakekoak, eta bi gol sartu zizkieten aurkariek lehen zatian. Dena den, Joanes Otamendik bi gol sartu zituen gero, eta horrela, berdinketa lortu zuten etxekoek. Partida itxura hobea hartzen joan zen bigarren zatian, baina azken unean, hirugarren gola sartu zuten Deustokoek. Horrenbestez, ezin izan zuten etxekoek punturik eskuratu. Une honetan, hamaikagarren postuan da Lagun Onak, 11 punturekin.