Lagun Onakek ereserki berriaren aurrerapen bideoa egin du

Lagun Onak futbol taldea 75. urtemugako ospakizunetan murgilduta da urte osoan zehar, eta gaur kaleratu du ereserki berria izango denaren aurrerapen bideoa. Taldeak azaldu duenez, aurki aurkeztuko dute kanta osoa.