Lagun Onakera bueltan da Joanes Otamendi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko eka. 1a, 09:14
Joanes Otamendi (Azpeitia, 1990) bueltan da! Lagun Onaken denboraldi bikaina egin, eta taldeko jokalaririk onenaren saria jaso ostean, iaz Beasainera egin zuen salto azpeitiarrak. Han denboraldi bat pasa ostean, etxeko taldera itzuliko da Otamendi. Horrenbestez, Espainiako Ligako Hirugarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Ongi etorri berriro ere, eta zorte on!