Denboraldia ezin nahi bezala amaitu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko mai. 15a, 11:04

Denboraldiaria ez da nahi eta espero bezala amaitu Lagun Onakeko talde nagusiarentzat. Azpeitiko taldeak sailkapen fasearen atarian dagoen Portugalete hartu zuen Garmendipen, baina San Miguelen mutilek ez zuten etxean jokatutako azken partida irabazterik izan (0-4). Harrobiko zenbait jokalari irten zen hamaikakoan, eta Aitor Zubizarreta entrenatzailea aritu zen gidari lanetan. Zaleek txalo artean agurtu zituzten Lagun Onakeko jokalariak.

Presiorik gabeko partida zen Garmendipen jokoan zegoena eta hori asko nabaritu zen zelaian. Lagun Onak duela aste batzuetatik etxeko lanak eginda sailkapenaren erdi aldeko lasaitasunean; Portugalete, berriz, burua play-offetan zuela. Jokoan zeuden ohorea eta denboraldia hiru puntuak poltsikoratuta agurtu nahi izatea. Azken partidetan ohikoa bihurtu den moduan, denboraldian zehar minutu gutxiago izan dituzten jokalariek izan zuten jokatzeko aukera joan den asteburuko partidan. Nabarmentzekoa da Aimar Leunda eta Unai Alberdi azpeitiar jubenilak eta Alex Saraiva Preferente Mailako jokalaria hamaikakoan izan zirela. Aldi berean, aulkira ere berrikuntzak iritsi ziren. Izan ere, Aitor Zubizarretak gidatu zuen Lagun Onakeko talde nagusia bigarrezez jarraian, Igor San Miguel entrenatzailea egotzita zegoelako.

Partida lasai antzera hasi zen Garmendipen. Aukera gutxi bi aldetan, eta zelaiaren erdigunean jokoaren zatirik handiena. Bi taldeetako jokalariak ez ziren atzeko lerroak hausteko gai. Lehen hurbilketak bizkaitarrek egin zituzten, arrisku gehiegirik sortu gabe. Atsedenaldira iristeko hamar minutu inguru falta zirela heldu zen Portugaleteren lehen gola. Lopetegik ez zuen baloia eskuartean hartzen asmatu, eta Portugaleteko jokalariak aukera aukerako baloia izan zuen.

Lagun lehenbailehen saiatu zen egoera iraultzen. Aldageletara joan aurretik Cayetanoren erdiraketa buruz gora errematatu zuen Renovalesek. Hura izan zen partidako lehen hurbilketa esanguratsua. Markagailuan 0-1 iritsi ziren atsedenaldira. 

Bigarren zatiaren lehen minutuetan Lagun Onakek erakutsi zuen aurpegiak ez zuen zerikusirik  partida amaieran emango zuen itxurarekin. Etxeko taldea erasoan hasi zen Ximonen jaurtiketa batekin. Atezaina erne ibili zen baloia urruntzeko. Handik gutxira helduko zen, ordea, bizkaitarren bigarrena. Handik aurrera ezina nagusitu zen Azpeitiko taldean.

Bigarren zatiko berri pozgarria Varela zestoarraren debuta. taldean. Bigarren zatiko berri pozgarria Varela zestoarraren debuta. Aurtengo denboraldian aukera bat izan duen gazte bat gehiago. Partida amaiera bitartean Portugaletek bere nagusitasuna erakusten jarraitu zuen eta beste bi gol egin zituen. 0 eta 4 amaitu zen partida.

Denboraldiaria ez zen nahi eta espero bezala amaitu, baina zaleek txaloz agurtu zituzten Lagun Onakeko jokalariak, datorren denboraldira arte. Lagun Onak futbol elkartetik, eskerrik asko aurten ere taldea animatzen egon zareten guzti-guztiei!