Lagun Onak AlgaraKlown-ekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko api. 26a, 13:11

Etzi eguerdian, 12:00etan, Garmendipen jokatuko den Hirugarren Mailako Lagun Onaken eta Basconiaren arteko neurketa berezia izango da: errifatik lortzen den dirua AlgaraKlown elkartearentzat izango da. Zozketa berezia izango da, gainera; izan ere, Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarrak sinatutako bota parea eta Realaren eta Leganesen arteko partidarako sarrera izango dira sari gisa.

 

AlgaraKlown Gipuzkoako ospitaleko pailazoen elkartea da, bertan gaixorik dauden umeei irribarre bat ateratzen saiatzen dena, eta lortzen duena. Egun, zortzi lagunek osatzen dute elkartea eta hazteko laguntza ezinbestekoa dute. Horregatik egingo du bat beraiekin Lagun Onakek; klubaren txikitasunean, ipini ahal den alea garrantzitsua delako AlgaraKlown-entzat.

Horregatik, larunbateko partidan errifatik lortzen den dirua AlgaraKlown elkartearentzat izango da. Zozketa berezia izango da, gainera; izan ere, Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarrak sinatutako bota parea eta Real Sociedaden eta Leganesen arteko partidarako sarrera izango dira sari gisa. Ohi bezala, boleto bakoitza euro batean erosi ahal izango da zelaiko sarreran. Diru hori pailazo sudurrak, arropak eta ospitaleetako saioetarako beharrezko dituzten baliabideak erosteko erabiliko dute nagusiki.

AlgaraKlown elkartea sakonago ezagutzeko, bere kideak eta eginkizunak zeintzuk diren ikusteko, bisitatu www.algaraklown.org helbidea. Han izango duzu nahi adina informazio! Horrez gain, sare sozialetan #AlgaraGara erabili larunbateko ekimenaren nondik norakoak jarraitzeko, bai eta elkartearen aldeko beste zenbait ekimenen berri izateko ere!

Larunbatean, beraz, irabazi edo galdu, barre egin dezagun! Lagun Onak ere Algara baita.