Gizonezkoen Preferente Maila: Lagun Onak vs Ikasberri

Larunbat arratsaldean, Garmendipen, beti lehiatua izaten den Lagun Onaken eta Ikasberriren arteko Preferente mailako derbia izango dugu. Partida zelai naturalean izango da 17:30etan hasita. Gureek eginak dituzte aurtengo denboraldiko etxeko lanak; hala ere, garaipen gosea ez inoiz asetzen 

eta denboraldira amaiera bitartean ahalik eta puntu gehien eskuratzen ahaleginduko dira Kortatxoren mutilak. Aurrean, ordea, salbazioa lortzeko puntu premian den Ikasberri izango du taldeak. Bi egoera ezberdin baina helburu bat: derbia irabaztea. Partida ederra izango da ziur, beraz, hurbildu Garmendipera!