Igor San Miguel entrenatzaileak urtebete luzatu du kontratua Lagun Onak futbol taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko api. 7a, 13:18
IƱigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria eta Igor San Miguel entrenatzailea. (Lagun Onak F.T)

Iaz iritsi zen San Miguel Lagun Onakeko Hirugarren Mailako taldera. Azken hilabeteetan lortutako emaitzak ikusita, Astigarragako entrenatzaileak urtebeterako berritu du kontratua Azpeitiko klubarekin. 

Igor San Miguel (Astigarraga, 1974) entrenatzaileak Lagun Onak Futbol Taldean jarraituko du beste urte batez. Horrenbestez, Espainiako Hirugarren Mailako taldea gidatzen jarraituko du datozen hilabeteetan. Entrenatzaile astigartarra iazko udan iritsi zen Azpeitira, Realaren Emakumezkoen Lehen Mailako taldean igarotako etapa amaitu ostean. Aitor Arrate entrenatzaileak aulkian utzitako lekua hartu zuen orduan San Miguelek. 

Lagun Onakeko talde nagusiak aurtengo denboraldian lortutako emaitzei eta erakutsitako itsura onari eusteko aukera izango du Astigarragakoak. Era berean, Lagun Onaken zaleek beren taldeaz gozatzeko aukera izan dezaten nahi du klubak.