Lagun Onakek Getxoren aurka neurtuko ditu indarrak larunbat arratsaldean Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak | Argazkia
2018-03-01 15:04

Larunbatean, 17:00etan hasita, Lagun Onakek Getxoren aurka neurtuko ditu indarrak Garmendipe futbol zelaian. Azpeitiko taldeak zortzi jardunaldi galdu gabe pasatu bazituen ere, azken bietan ez du lortu punturik. Durango eta Somorrostroren aurka zortzi gol jaso ditu taldeak, eta larunbatean aukera ezin hobea du egoerari buelta emateko. Sailkapenean azken aurreko postuan den Getxo izango du parez pare Lagun Onaken gizonen lehen taldeak. Getxoko taldeko jokalariak puntu beharrean dira, beraz ez da batere partida erraza izango Azpeitiko taldearentzat. Hurbildu Garmendipera, denon laguntza baita garrantzitsua!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa