Jon Orbegozok irabazi du Gabonetako zozketa berezia

Urtero legez, Lagun Onak futbol taldeak egin du aurten ere Gabonetako zozketa berezia. Aurtengoan etxeko bati egokitu zaio saria; Jon Orbegozo Hirugarren Mailako taldeko aurrelariari, hain zuzen ere. Hainbat produktuz osatutako otarrea eta 1.500 euroko txekea eskuratu ditu azpeitiarrak. Zorionak!