Deusto mendean hartuta, hirugarren garaipena jarraian Lagun Onakentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko urr. 31a, 10:15

Joko eta emaitza bolada onari jarraipena eman nahian joan ziren San Miguelen mutilak larunbatean Deustoren aurkako neurketara. Etxetik kanpo izan ohi den bezala partida zaila aurreikusten zen, baina azpeitiarrak hiru puntuak eskuratzeko gai izan ziren markagailua 1-2 utzita. Bihar, asteazkena, jokatuko dute denboraldiko hurrengo partida, Garmendipen.

Landak aurreratu zuen taldea atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatiko 68.minutuan, Egañak lasaitasunarena zirudien bigarren gola egin zuen. Hala ere, bi minutu beranduago iritsi zen markagailua berriro estutuko zuen etxekoen gola. Azken hogei minutuetan markagailuari eutsi zion Lagun Onakek.

Azken sei jardunaldietan eskuratu ditu puntuak talde azpeitiarrak eta azken hirurak garaipenak izan dira. Bostgarren postuan da sailkapenean, lidertzatik hiru puntura. Honi jarraipena emateko aukera izango du taldeak asteazkenean; arratsaldeko bostetan Lagun Onaken eta Alavesen arteko partida izango da Garmendipen.

Deusto: Azpillaga, Garikoitz, Aitor (Markel, 73.min), Unai, Carro, Gorka, Egoitz, Bengoetxea (Andiko, 83.min), Jon Martin, Pisón (Ilia, 73.min) eta Raul.

Lagun Onak: Mikel, Renovales (Elustondo, 88.min), Tena, Olasagasti, Castillo, Julen, Landa (Arufe, 56.min), Ugaitz, Orbegozo, Egaña (Ximon, 74.min) eta Aranburu.

Golak: 0-1, Landa (44.min); 0-2, Egaña (68.min); 1-2, Aitor (70.min).

Epailea: Angulo. Deustoren partetik txartel horia erakutsi zion Gorkari eta Markel kaleratu (90.min) zuen. Lagun Onakeko Tena, Julen eta Mikelek txartel horia ikusi zuten.