Ostiralean eta zapatuan egongo dira salgai Anaitasunaren aurkako derbirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko urr. 18a, 09:22
Partida berezia izango da Garmendipen zapatuan, urriaren 21ean, 17:00etan hasita: Anaitasunaren aurkako derbia. Neurketarako sarrerak zapatuan ez ezik, ostiralean ere eskuragarri izango dira Garmendipeko txarteldegian. Ostiralean, 18:30etik 19:30era izango da zabalik leihatila. Zapatuan, berriz, 11:00etatik 12:00etara. Partida baino ordubete lehenago irekiko da berriro. \ \ Sarreren prezioak honako hauek izango dira, Lagun Onakeko bazkide direnentzat eta ez direnentzat: \ \ Bazkideentzat: tribunakoak 12 euro; orokorrak 10 euro; jubilatuak 5 euro; 18-15 urte bitarteko gazteak 5 euro. Bazkide ez direnentzat: tribunakoak 17 euro; orokorrak 15 euro; jubilatuak 10 euro; 18-15 urte bitarteko gazteak10 euro.