Teknifikazio eskolako gaztetxoen gurasoei zuzenduta, bilerak deitu ditu Lagun Onakek datorren asterako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko ira. 8a, 11:56

Asteartean, hilak 12, eta asteazkenean izango dira bilerak, Sindikatu Zaharrean. Neska-mutilen adinaren araberakoak izango dira bilkuren hitzorduak. Teknifikazio eskolan izena emateko epea hilaren amaieran itxiko da. 

Lagun Onak Futbol Taldeko teknifikazio eskolako neska-mutilen gurasoekin bilerak egingo ditu klubak irailaren 12an eta 13an, Sindikatu Zaharrean, eskolei buruzko informazioa emateko. 

Asteartean, irailaren 12an, 2007an jaiotako mutilen gurasoek 19:00etan izango dute hitzordua. 2006-2007ko eta 2008-2009ko neskenek, berriz, 19:45ean. Asteazkenean, hilaren 13an, 2008an jaiotako mutilen gurasoen txanda izango da, eta 19:00etan egingo dute bilera. 2009an jaiotako mutilen gurasoek, aldiz, 19:45ean gerturatu beharko dute Sindikatu Zaharrera.

Teknifikazio eskolan izena emateko epeak zabalik jarraituko du hilaren bukaera arte. Izen-ematea lotura honetan egin daiteke. Zalantzarik izanez gero, 943-81 59 07 telefonora deitu edo info@lagunonak.com helbidera idatzi daiteke.