Denboraldiko lehen garaipena lortu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko ira. 4a, 20:26
Udako oporraldiaren ostean futbola bueltan zen Garmendipen. Larunbat arratsaldean futbol gosez zeuden zale azpeitiarrak denboraldi berria etxean estreinatzeko. Jokalari berriek nahiz entrenatzaile berriak ikusmin handia sortu zuten zaleen artean. Lehen jardunaldian etxetik kanpo galdu ostean, lehen puntuak nahi zituzten San Miguelen mutilek \ \ Hasieratik bertatik nabarmen gelditu zen hori. Izan ere, bigarren minutuan iritsi zen markagailua estreinatuko zuen gola. Korner baten aldaratzean Orbegozok baloia sareratzea lortu zuen. Ezin hobeto ekin zion aurrelari azpeitiarrak bere itzulerako partidari. Aurreneko zatian Lagun nagusi izan zen zelaian baina markagailuak geldirik jarraitzen zuen. Orbegozok izan zuen aldea handiagotzeko aukera, baina ez zuen asmatu penalti jaurtiketan. Horrela, 1-0-eko markagailuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.\ \ Bigarren zatiaren hasieran iritsiko zen Lagun Onaken bigarren gola. Egañak areaz kanpotik eginiko jaurtiketa ederrak atezaina gainditzea lortu zuen. Nolanahi ere, pozak ez zuen asko iraungo. Lasaitauna iritsiko zela uste zenean heldu zen Soduperen gola. Markagailua estu eta orandik berrogei minutu luze aurretik. Laster, ordea, Sodupe jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen, jokalarietako batek bi txartel hori jarraian ikusi ostean. Ondoren, berriz, jokalari bat gehiago galduko zuen talde bizkaitarrak. Ukalondoko bat emateagatik kaleratu zuen Martin epaileak Sodupeko jokalaria. Handik aurrera, Lagun Onak jaun eta jabe izan zen zelaian eta aukera ugari sortu zituen. 70.minutuan iritsi zen lasaitasunaren gola. Landa aurrelari azpeitiarrak egin zuen hirugarrena.\ \ 3-1 amaitu zen partida. Denboraldiko aurreneko 3 puntuak talde azpeitiarrarentzat. Gustura taldea gustura zaleak, arratsalde ederra pasa zuten bertaratu zirenek. Datorren asteburuan Amurrion izango da taldea; bi astera bueltan izango da Garmendipen. Eskerrik asko bertaratu zen orori ta hurrengora arte. Aupa Lagun!\ \ Lagun Onak: Aitzol, Elustondo, Tena, Olasagasti, Castillo, Sanchez, Ximon, Gorka (Aranburu, 76.min), Orbegozo (Landa, 68.min), Egaña, Arufe (Cayetano, 58.min)\ \ Sodupe: Ibai, Herreros, Mateo, Zulu, Kun, Remen (Txapi, 46.min), Marcos, Molledo (Julen, 65.min), Gonzalez, Jaba, Orbegozo (Montillo, 46.min)\ \ Golak: 1-0, Orbegozo (2.min); 2-0, Egaña (51.min); 2-1, Montillo (52.min); 3-1, Landa (70.min)\ \ Epailea: Endika Martin