Lagun Onakek dei egin die 2004an eta 2005ean jaiotako neskei, futbolean jokatzera anima daitezen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko uzt. 14a, 11:36
Lagun onaken futbol eskoletan hartutako irudia. (Lagun Onak)

Azpeitiko klubak azaldu duenez, "emakumeen futbola indartu" nahi du, eta horregatik, futbola gogoko duten infantil neskei zuzenduta egin dute deialdia. Interesa duten neskek, taldean aritzeko izena emateko aukera izango dute astelehenetik ostiralera bitartean, klubak Garmendipen duen bulegoan.

Lagun Onak Futbol Taldeak dei berezia egin die 2004 eta 2005 urteetan jaiotako neskei, infantil mailan jokatzera anima daitezen. E"makumeen futbola indartu" nahi du Lagun Onakek, eta horregatik, "futbola gogoko duten neskei zuzenduta" egin dute deialdia. 

Lagun Onakek azaldu duenez, "gutxienekoa da maila ona izatea edo ez izatea". "Garrantzi gehiago ematen diogu futbola maitatzeari eta futbolean giro atseginean aritzeko gogoa edukitzeari", esan du Azpeitiko futbol taldeak. Gainera, Lagun Onakek emakumeen futbola indartzeko "apustu sendoa" egin nahi duela azpimarratu du klubak: "Iruditzen zaigu, kirolean ere gaztetxoek, izan mutilak izan neskak, aukera berdina eduki behar dutela, eta horretarako aukera errealak eman behar zaizkiela". 

Uneotan, emakumezkoen bost talde ditu Lagun Onakek: seniorrak, kadeteak, infantilak, eta futbol eskolan diharduten 2 taldeak: alebinak eta benjaminak. Talde kopurua handitu eta aurrera begira jubeniletan ere taldea osatu nahi du klubak. "Apustua egin nahi dugu neska eta mutilen aukera berdintasunean", azpimarratu du futbol taldeak.

Infantil mailan futbolean jokatu nahi duten neskek, astelehenetik ostiralera bitartean izango dute deialdian izena emateko aukera. Horretarako, interesa dutenek Lagun Onakek Garmendipe futbol zelaian duen bulegora hurbildu beharko dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean.