Mikel Lopetegi atezaina fitxatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko eka. 23a, 10:53
Denbora gutxi da Lagun Onak Futbol Taldeak denboraldia amaitu zuenetik, baina denborarik galdu gabe gogor ari da lanean datorrenerako taldea osatzen. Klubak egin duen azken fitxaketa Mikel Lopetegi atezainarena izan da. Debarra da Lopetegi, eta Antiguoko taldetik iritsi da. Bigarren fitxaketa da atezainarena, aurrez Igor San Miguel entrenatzailea gehitu baitzen taldera.\ \ Lagun Onaken jarraitzeko konpromisoa hartu duten futbolariak zortzi izan dira jada: Oinatz Elustondo, Hodei Tena, Mikel Landa, Ander Arteaga eta Julen Aranburu azpeitiarrak, Luis EgaƱa, Aitzol Aizpurua eta Erik Aranburu Garmendipen izango dira. Taldea utzi dutenak, berriz, Iker Murua (Sestao), Jon Arzamendi (Sestao) eta Ander Moya (Anaitasuna) izan dira.