Zapatuan izango da aurtengo Lagun Onak Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko mai. 25a, 17:33
Larunbat honetan, hilak 27, Lagun Onak Futbol Taldeak bere eguna ospatuko du, urtero legez. Horretarako, egitarau oparoa antolatu du gazte nahiz helduentzat larunbat goiz parterako.\ \ Gaztetxoenek emango diote hasiera festa egunari. Bederatzietatik hamaiketara, Lagun Onakeko eta Anaitasunako futbol eskoletako neska-mutilek izango dute protagonismoa. \ \ Hamarretan izango da txupinazoa. Aurtengoan, IƱigo Arregi Lagun Onakeko lehendakari berriak eta Hodei Tena Hirugarren Mailako kapitainak izango dute txupinazioa jaurtitzearen ardura. \ \ Hamaiketan, futbolaz gozatzen jarraitzeko parada izango da, Lagun Onakeko eta Anaitasunako emakume beteranoen eskutik. Aldi berean, entrenatzaileen eta delegatuen arteko partida interesgarria ere jokatuko da.\ \ Eta goizeko ekitaldiak agurtzeko, gizonezko beteranoen partida jokatuko da hamabiak eta laurden aldera. Lagun Onak eta Real Union izango dira aurrez aurre.\ \ Ondoren, ohiko bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean Lagun Onakeko kide guztiek. Bazkaria amaituta, kaleak girotuko ditu elektrotxarangak. Eskerrak Lagun Onaken partetik AZTE elkarteari.\ \ Futbola eta giro ederra ez dira faltako; beraz, hurbildu Garmendipera!