Aitor Arratek ez du Lagun Onakeko gizonen lehen taldea entrenatzen jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko mai. 23a, 10:54
Aitor Arrate. (Lagun Onak)

Bukatu da Espainiako Hirugarren Mailako denboraldia Lagun Onakentzat, eta Aitor Arrate taldearen entrenatzaileak taldea uzteko erabakia hartu du. Horrenbestez, markinarrak ez du taldean segituko datorren denboraldian.

Arratek denboraldiko 15. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua, eta, ordutik, sei garaipen, bost berdinketa eta 13 porrot bildu ditu Azpeitiko taldeak.

Lagun Onakeko kideok eskerrak eman nahi dizkiogu Aitor Arrateri eginiko lanagatik. Zorterik onena opa dizugu hemendik aurrera.