2006an jaiotako gaztetxoak deitu ditu Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko mai. 19a, 17:29
Lagun Onakeko jokalari gaztetxoak. (Otola)

Asteazkenean eta ostegunean entrenamenduak egiteko aukera izango dute Garmendipeko zelai artifizialetan. 

Maiatzaren 24 eta 25ean, asteazkenean eta ostegunean, 2006. urtean jaiotako gaztetxoek Lagun Onakekin entrenamenduak egiteko aukera izango dute. Saioak Garmendipeko zelai artifizialean egingo dituzte, 18:15ean hasita.