Denboraldiko azken partida Idiazabalen aurka jokatu zuen Erregional mailako taldeak joan den zapatuan, maiatzaren 13an. Bi taldeek ere aurrez etxeko lanak eginda, aho-zapore gozoz agurtu nahi zuten 2016-2017 denboraldia. 0-3 nagusitu ziren azpeitiarrak, Beñaten gol bati eta Peñaren bi goli esker. Horrela, sailkapenaren 6. postuan amaitu dute denboraldia 43 punturekin. Zorionak mutilak!