Durango 4-0 Lagun Onak: Ezinean hasieratik bukaerara

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko api. 24a, 21:54

Durangoren aurka jokatu zuen ligako 35. jardunaldiko neurketa Lagun Onaken 3.mailako taldeak joan den zapatuan. Partidak itxuraz zaila zirudien, eta kinielak beteta Durango nagusi izan zen zelaian. Zapatuko norgehiagokaren kronika egin du Lagun Onakek.

Cultural Deportiva Durango: Errasti, Arizmendiarrieta, Infante (Portillo, 58.min), Varela, Galarza, Bilbao, Egaña (Uribesalgo 73.min), Molina, Pradera (Txopitea, 64.min), Mallagaray eta Cenitagoya.

Lagun Onak: Aizpurua, Elustondo, Tena, Egaña, Arzamendi, Aranburu, Landa, Iparraguirre, Arteaga (Vicente, 58.min), Otamendi eta Aranburu (Moya, 60.min).

Golak: 1-0: Mallagaray, 12.min; 2-0: Egaña, 15.min; 3-0: Galarza, 58.min; 4-0: Cenitagoya, 81.min.

Epailea: Iván Rodríguez. Txartel horia ikusi zuten Durangoko Arizmendiarrieta eta Mallagarayk, eta Lagun Onakeko Landa, Elustondo eta Aranburuk.

Lagun Onaken 3.mailako taldeak Durangoren aurka jokatu zuen joan den larunbatean ligako 35.jardunaldiko neurketa. Partidak itxuraz zaila zirudien Durango igoera postuetako lehian baitabil. Arerio gogorra, 16. jardunaldian Lagun Onak huts eta hiru garaitzeko gai izan zena. Kinielak bete, eta Durango nagusi izan zen zelaian. Merezitako hiru puntuak talde bizkaitarrarentzat.

Lagun Onakek izan zuen markagailuan aurreratzeko lehen aukera hamaikagarren minutuan. Aukera bakanetakoa huraxe, handik aurrera iritsi baitziren Durangoren golak. Bost minuturen buruan egin zituzten aurreneko bi golak. Bi eta huts atsedenaldian, oraindik ere bazen aukerarik markagailua iraultzeko.

Aukera txiki horiek, ordea, bigarren zatia hasi eta ordu laurden eskasera desagertu ziren. Durangarren hirugarren golak erabakita utzi zuen neurketa. Etxekoen azken gola azken hamar minutuetan iritsi zen.

Orokorrean, Arrateren mutilen partida kaskarra. Nabarmentzekoa Aitzol atezainak eginiko partida, markagailua zabalagoa izan ez zedin.

Ez dago atzera bueltarik; burua jaso eta Balmasedaren aurkako norgehiagoka garrantzitsua ondo prestatzeko ordua da. Balmaseda hamargarren postuan dago kokatuta, Lagun Onakek baino puntu bat gehiagorekin. Berebiziko 3 puntu egongo dira jokoan gure taldearentzat denboraldi amaieratik hiru jardunalditara salbazioa ziurtatzeko. Beraz, larunbatean, hilaren 29an, 17:00etan Garmendipen ikusi nahi zaitugu! Aupa Lagun!