Lagun Onaken Liga Nazionaleko jubenilek neurketa oso garrantzitsua dute Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko mar. 23a, 13:45
Liga Nazionaleko jubenilek neurketa oso garrantzitsua jokatuko dute larunbat honetan, hilak 25, 15:30ean hasita Garmendipeko zelai artifizialean, Barakaldoren aurka.\ \ Bi taldeak beheko postuetatik ihes egin nahian dabiltza eta hiru jardunaldi bakarrik falta dira liga erregularra bukatzeko. Lagun Onak 9. postuan dago, 30 punturekin; Barakaldo, berriz, 13. postuan, 28 punturekin.\ \ Talde asko daude borroka horretan sartuta, beraz, puntuak batzea ezinbestekoa da. Gainera, garaipen batek matematikoki ere maila salbatzea ekar dezake.\ \ Zaleei etortzeko eskatzen zaie, asko jokatzen baitute Xuban PeƱaren zuzendaritzapean dauden mutilek. Etorri eta animatu taldea.\ \ Aupa Lagun!