Neurketa garrantzitsua jokatuko dute gaur Lagun Onakeko jubenilek Santutxuren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2017ko urt. 5a, 09:44
Gaur, urtarrilak 5, Liga Nazionaleko Lagun Onakeko jubenilek neurketa garrantzitsua jokatuko dute Santutxu taldearen aurka, 12:00etan hasita Garmendipeko futbol zelaian. \ \ Bi taldeak borrokan dabiltza beheko postuetatik ihes egiteko, eta bi klubak garaipenaren bila irtengo dira zalantzarik gabe. Momentu honetan, Lagun Onak 11. postuan dago 20 punturekin, eta Santutxu 14. postuan 17 punturekin. \ \ Azpeitiarrentzat partidarako sarrera doakoa izango da. Beraz, azaldu Garmendipera, eta animatu Lagun Onakeko jubenilak.