Lagun Onakek Zallaren aurka partida jokatuko du bihar, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urr. 11a, 12:50

Hirugarren mailako ligako zortzigarren partida jokatuko du Lagun Onakek bihar, urriak 12, Zallaren aurka. 17:00etan hasiko da norgehiagoka, Garmendipen. Orain arteko sailakpenean azkena da Zalla. Lagun Onak, aldiz, 11.a da sailkapenean. 

Puntu ona

Joan den zapatuan, urriaren 8an, jokatu zuten denboraldiko zazpigarren partida Lagun Onakeko mutilek Bermeon. Markagailuan berdinketarekin, 1-1eko emaitzarekin, amaitu zen partida, eta hala puntu garrantzitsuarekin itzuli ziren handik Lagun Onakeko mutilak. 

Neurketa hasi aurretik hamaikakoa birmoldatu behar izan zuen Pablo Turrillek. Izan ere, Erikek aulkian gelditu behar izan zuen bizkarreko arazoak medio.

Epaileak txistua jo orduko Bermeoko mutilek partiduaren agintea hartu zuen, eta eraso arriskutsuak eraman zituztuen Aitzolen ingurura. Lehen hamabost minututan bi aldiz jo zuten zutoina bermeotarrek, eta Aitzol Lagun Onakeko atezainak beste geldialdi eder bat ere egin zuen. 

Azpeitiko taldea ere hasi zen eraso bat edo beste egiten. Hala, pare bat aukera izan zituzten, baina atezainak ondo gelditu zituen biak, bai Arreseren jaurtiketa eta bai Muruaren burukada.

Bermeo taldea gola sartzeko aukera gehiagorekin ikusten zen, baina Lagun Onakek jokaldi baten beraien defentsa eta atezainaren akatsa ondo aprobetxatu zuen Iker aurrelariak baloia sareetara bidaltzeko.
Horrela, markagailuan 0-1 aurretik sartu ziren aldagelatara Lagun Onakeko mutilak.

Bigarren zatia hasi eta Turrillasen mutilak hobeto jokatzen hasi ziren. Azpeitiko taldeak ez zuen atzera egin eta bigarren gola sartu nahian ibili zen. Aukerak izan zituzten, arriskua sortzen zuten, eta nahiz eta Landak pare bat aukera izan, ez zen bigarren gola iritsi.

Futbolean sarritan gertatzen da: ondoen zabiltzenean aurkariaren gola etortzen da. Hogei minutu falta zirela berdinketa lortu zuen Bermeok eta neurketa horrela bukatu zen (1-1).