Neurketa garrantzitsua Lagun Onakeko jubenilentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko ira. 23a, 10:22
\ Aurreko asteko garaipen zoragarriaren ostean (Santutxu 0-3 Lagun Onak) dinamika berdinean jarraitu nahi dute Xuban PeƱaren zuzendaritzapean dauden mutilek, eta horretarako aukera paregabea dute datorren zapatuan, hilaren 24an, 17:00etan eta Garmendipeko futbol zelai naturalean, Loiola Indautxu talde bizkaitarraren aurka.\ \ Hiru jardunaldi jokatu ostean, talde biek puntu berak dituzte, hiru hain zuzen ere, eta beheko postuetatik alde egitea dute helburu. Beraz, neurketa garrantzitsua da datorren jardunaldikoa.\ \ Preferenteak, igandean\ \ Igandean jokatuko dute preferente mailakoek asteko neurketa Urola talde gogorraren aurka, 17:30ean, Garmendipeko zelai artifizialean. Joan den asteburuan puntu bat lortu zuten eta hori \"ona\" izan dadin, oraingoan garaipena eskuratzea ezinbestekoa da.\ \ Zorte on guztiei. \ \ Aupa Lagun!