Garaipena, eta gora begira

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko ira. 20a, 09:50
Garaipen ona eskuratu zuten Pablo Turrillasen mutilek zapatuan, hilak 17, Amurrio taldearen aurka, etxean 2-0 irabazita. Zubietako partidua ahaztu eta garaipenaren bila irten ziren, eta berehala aurreratu zen Lagun Onak. Izan ere, zazpigarren minuturako aurretik jarri zen taldea, Joanes Otamendik sartutako golari esker.\ \ Taldea konfidantzarekin ikusten da. Hala ere, Amurriok lanak ez zituen erraz jarri. Bigarren zatia hasi eta berehala bigarren gola sartu zuen Otamendik. Bolada onean dago Joanes, jadanik hiru gol sartu ditu hasi besterik egin ez den denboraldian.\ \ Bi golen aldearekin Amurrio menpean hartu zuen Lagun Onakek, eta Amurrioko mutilek ez zuten aukerarik izan partidan sartzeko. Lagun Onakek, aldiz, hirugarren gola sartzeko aukera izan zuen Landaren oinetatik. \ \ Garaipen erosoa izan zen larunbatekoa, eta nahiz eta oraindik lau partida soilik jokatu dituen, sailkapeneko bigarren postuan dago Lagun Onak.\ \ Hala ere, bada kezkatzeko arrazoirik. Izan ere, Iparrak eta Muruak aldaketa eskatu zuten arazo fisikoengatik. Ea ez den ezer, eta datorren asteburuan Getxon jokatzeko prest dauden.