Futbol eskolako umeen gurasoei zuzendutako solasaldiak izango dira hilaren 6an eta 7an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko ira. 1a, 10:42
Futbol eskolan dabiltzan umeen gurasoentzat hitzaldiak antolatu ditu Lagun Onak Futbol Taldeak. Solasaldietan hizpide izango dituzte datorren denboraldira begira klubak dituen asmo eta erronkak, eta kuoten eta beste hainbat konturen inguruko argibideak ere emango dituzte. Bi egunetan eskainiko dituzte solasaldiak, hilaren 6an eta 7an, Sindikatu Zaharrean. Solasaldiak ordu ezberdinetan izango dira, ikasleen adinaren arabera.\ \ Irailaren 6an, asteartea, 2008. urtean jaiotako mutilen gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da, 18:45etan. 19:30ean, aldiz, 2006an jaiotako mutilen gurasoei zuzendutakoa solasaldia eskainiko dute. \ \ Hilaren 7an, asteazkena, 2007. urtean jaiotako mutilen gurasoei eta 2005ean, 2006an, 2007an eta 2008an jaiotako nesken gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da. \