Murtziara joateko autobusa antolatu du Lagun Onak Futbol Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko eka. 6a, 11:44
Datorren igandean, hilak 12, Lagun Onak Futbol Taldeak Bigarren B mailarako igoera faseko bigarren kanporaketako itzulerako neurketa jokatuko du Aguilas taldearen aurka, arratsaldeko 18:00etan, Murtzian. Partida horretara joan eta taldea animatzeko, klubak bidaia prestatu du. \ \ Irteera, larunbatean izango da, ekainaren 11n. Autobusa 22:00etan irtengo da anbulategi aurretik. Itzulera, aldiz, neurketa amaitutakoan izango da. Partida ikusteko sarrera eta autobusa, guztira 55 euro ordaindu beharko dira, eta gutxienez 40 pèrtsonak eman beharko dute izena. \ \ Izen-ematea Garmendipeko bulegoan egin behar da, eta horretarako azken eguna osteguna, hilak 9, da. \ \ Lagun Onakek amesten jarraitu nahi du. Beraz, etorri taldea animatzera. Aupa Lagun!