Play off-etarako sailkatuta

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko mai. 9a, 11:20
Garaipen bikaina lortu zuen Lagun Onakeko 3. mailako taldeak Vitoria taldearen aurka 2-1 irabazi eta gero, denboraldiko neurketa garrantzitsuenean. \ \ Neurketa oso indartsu hasi zuten etxekoek, izan ere, 21.minuturako 2-0 irabazten ari ziren. Aipamen berezia egin behar zaio lehen golari, Landak sartutako gola ikaragarria izan baitzen. Lehen zatia horrela amaitu zen, 2 eta 0 etxekoen alde, Lagun Onak sendo atzean eta Vitoria taldeari bere jokoa egiten sahiesten.\ \ Bigarren zatian, aurkariak gehiago hurbildu ziren OtaƱo atezainaren ingurura. Horrelako kasuetan, baina, Lagun Onak eroso sentitu da denboraldi osoan zehar eta larunbatean ere hala egin zuen, ondo defendituz eta kontra erasoan min eginez. Hala ere, korner baten ostean, Vitoria taldeak 2-1eko emaitza jarri zuen markagailuan. Urduritasuna nabaritu zen Garmendipeko zelaira hurbildu ziren guztiengan. Hala ere, zorionez, kanpokoek ez zuten lortu beste golik sartzea, eta horrela amaitu zen neurketa.\ \ Laburbilduz, denboraldi paregabeari etekina atera dio Lagun Onakek, uste ez zen helburua lortuta gainera. Play Off-etarako sailkatuta, denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan. Zorionak talde osoari eta aupa zuek.\ \ Aupa Lagun!