Goian jarraitzea nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko api. 1a, 13:12

3. mailako taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko du asteburuan Berioren aurka. Mailari eusteko ezinbestekoak ditu zapatuan jokatuko diren hiru puntuak. Jubenilak liderraren bisita jasoko dute eta xarma berezia izango du partidak. 

3.mailako Lagun Onak taldeak, neurketa oso garrantzitsua jokatuko du bihar, zapatua, arratsaldeko 16:30ean Garmendipeko futbol zelaian, Berio talde gipuzkoarraren aurka.

Lagun Onak 3.postuan dago sailkatuta eta ezinbestekoak ditu zapatuan jokoan izango diren hiru puntuak goian jarraitzeko. Denboraldi amaiera iristear da, 7 neurketa besterik ez baitira falta. Beraz, datozen partidetan lortutako puntuak garrantzi handikoak dira.

Berio ere ondo ari da azken neurketetan. Beheko postuetatik alde egin badu ere, hauek ere puntuen bila datoz denboraldi amaiera lasaiago bat izateko. Horregatik, Lagun Onak taldetik, dei egiten diegu zaleei Garmendipera etorri eta taldeari bultzada bat emateko.

Atsedenaldian, Lizeaga sagardotegiaren eskutik 2 lagunentzako bazkaria edo afaria eta Odriozola Harategiaren eskutik 2 txuleta eta 2 botila ardo zozkatuko dira.

Jubenilak liderraren bisita jasoko dute

Xuban Peñak zuzendutako taldeak neurketa ederra du aurretik. Izan ere, Liga Nazionalean lider dagoen Santutxuren bisita jasoko dute zapatuan, hilak 2, 15:30ean Garmendipeko zelai artifizialean.

Lagun Onak taldeak aurreko jardunaldian ziurtatu zuen hurrengo denboraldian maila honetan jokatuko zuela eta lasaitasun horrekin jokatuko du, ezer galtzeko bildurrik gabe. Hala ere, Santutxuk puntu bat behar du maila honetako txapeldun izateko eta Jubenilen Ohorezko mailara igotzeko. Beraz, neurketak bere xarma izango du.

Etorri eta animatu taldeak! Aupa Lagun!