Bigarren sailkatua dator Garmendipera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko mar. 11a, 13:50
Xuban PeƱaren zuzendaritzapean dauden Liga Nazionaleko Jubenilek neurketa gogorra baina aldi berean polita dute astebukaera honetan. Hain zuzen ere, Hernani izango dute bisitari, aurtengo denboraldiko talde onenetariko bat. Norgehiagoka, zapatuan, hilak 12, 11:30ean jokatuko da, Garmendipeko zelai naturalean.\ \ Hernani sailkapenean bigarren postuan kokatuta eta mailaz igotzeko borrokan dago, beraz, batzen jarraitzea ezinbestekoa dute. Aldiz, Lagun Onak 10. postuan dago kokatuta, beheko postuetatik urruti, baina, ahalik eta gorenen bukatzea dute helburu.\ \ Atsedenaldian, Barrenetxe Harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Etorri eta animatu taldea.\ \ Aupa Lagun!