Aurreko asteko berdinketari alde ona bilatzera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko mar. 4a, 10:40
Hirugarren Mailako taldeak beste neurketa garrantzitsu bat jokatuko du zapatuan, martxoak 5, 16:30ean. Aurrera de Vitoria taldearen aurka arituko da Garmendipeko zelaian.\ \ Aurreko asteko berdinketa kontuan izanda, garaipena beharrezkoa dute Turrilasen mutilek goiko postuetan jarraitzeko. Denboraldia amaitzeko hamaika neurketa falta dira eta oraindik asko eta edozer gertatu daiteke, beraz, puntuak batzen jarraitzea ezinbestekoa da. Aurkariak ere asko du jokoan, izan ere, atzeko postuetan kokatuta dago eta jaitsiera postuetatik hurbil. Beraz, horientzat ere garrantzitsua da.\ \ Atsedenaldian, ohiturei jarraituz, zozketen tartea izango da. Alde batetik, Kiruri jatetxearen eskutik bi lagunentzako bazkaria/afaria zozkatuko dugu eta, bestetik, Ameztoiren eskutik produktu ezberdinekin osatutako otarrea.\ \ Preferentea\ \ Jorge Vilesek zuzentzen duen taldeak ere neurketa jokatuko du zapatuan, hilak 5, 15:30ean Soraluze talde gogorraren aurka, Garmendipeko zelai artifizialean. Aurreko astean porrot egin zuten liderraren etxean; itxura oso ona emanda, ordea. Gora begira jarri nahi dute eta hauentzat ere neurketa garrantzitsua izango da.\ \ Jubenil Neskak\ \ Bolada onean dabiltz neskak eta horrela jarraitzea nahi dute. Derbian 1-1 berdindu ostean, hauek ere puntu hura on bihurtzea nahi dute eta, horretarako, Bergara gainditu beharko dute. \ \ Neurketa zapatuan, hilak 5, 15:30ean hasita jokatuko due, Garmendipeko goiko zelaian.\ \ Ohorezko Kadeteak\ \ Aurreko astean eguraldi txarragatik ez zuten jokatu eta gogoarekin daude txapelketara itzultzeko. Beasain izango dute aurkari, talde ona eta gogorra.\ \ Neurketa zapatuan, hilak 5, goizeko 11:30ean hasiko da Garmendipeko zelai artifizialean.\ \ Zorte on guztioi. \ Etorri eta animatu taldeak! Aupa Lagun!\