Dinamika onean jarraitu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko ots. 5a, 11:46
Liga Nazionaleko Jubenilek ere beraien neurketa jokatuko dute larunbat honetan, hilak 6, arratsaldeko 17:30ean Garmendipeko zelai artifizialean. Dinamika onean daude, izan ere, azken 3 neurketetan 7 puntu atera eta sailkapenean atzeko postuetatik ihes egin baitute. Momentu honetan jaitsiera postuak 11 puntutara dituzte. Hain zuzen, jaitsiera postu horietan dago astebukaera honetako aurkaria: Gernika. Bizkaitarrak 16 punturekin daude eta Lagun Onak, berriz, 27 punturekin. \ \ Neurketak badu bere garrantzia, izan ere, Lagun Onak taldearen garaipen batek ia mailari eusteko balioko luke. Aurkariak ere asko jokatzen duenez, neurketa gogorra izatea espero da.\ \ Etorri eta animatu taldea!\ \ Aupa Lagun!