Meritu handiko garaipena jubenilek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urt. 19a, 10:39
Meritu handiko garaipena lortu zuten Liga Nazionaleko Jubenilek Athletic taldeari 2-1 irabazi ostean, Ander Donazar protagonista nagusia izanik. Neurketa ederki planifikatu zuten eta kanpoko taldea deseroso sentitu zen une oro. Defentsiboki talde guztia egon zen inplikatuta eta lan paregabea burutu zuten, aldiz, erasoan aukerak sortu eta horietako bi sare barruan utzi zituzten, gainera, bigarrengo gola txapela kentzeko modukoa izan zen. Hori gutxi balitz, markagailuari itzulia ematea lortu zuten, izan ere, Athletic jarri baitzen aurretik 0-1. \ \ Laburbilduz, urrezko 3 puntu eta mailari eusteko beste aurrerapauso handi bat emanda. Hurrengo erronka, Leioa. Igandean, hilak 24, arratsaldeko 17:30etan Garmendipeko zelai artifizialean jokatuko dute, neurketa oso garrantzitsua hau ere. \ \ Hamaikakoa: Unai, Oier, Iratz, Xuban, Altube, Eder, PeƱagarikano, Carrasco (75.min Ekain), Donazar (60.min Arantzeta), IƱigo (83.min Muguruza) eta Gorka (85.min Aritz).\ \ Goleatzaileak: 0-1 20.min Kortazar, 1-1 45.min Donazar, 2-1 50.min Donazar\