Athletic dator Garmendipera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urt. 13a, 14:38
Liga Nazionaleko Jubenilek Athletic taldearen aurka jokatuko dute larunbat honetan, hilak 16, 17:30ean Garmendipeko zelai artifizialean.\ \ Aurreko astean Realari lan handiak eman zizkioten Xuban PeƱaren zuzendaritzapean dauden mutilek eta azkenengo minutuetan galdu zuten neurketa. Aste honetan, ordea, porrota ahaztu eta garaipena eskuratzea nahi dute; alde batetik, aurreko asteko zapore gazi-gozoa kentzeko eta, bestetik, sailkapenean salto bat egiteko.\ \ Neurketa gogorra espero da, bi taldeak beraien helburuak lortzeko puntuak behar baitituzte. \ \ Beraz, etorri zelaira eta animatu taldea.