Liderra dator Garmendipera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2016ko urt. 8a, 14:18
Hirugarren mailako taldeak neurketa oso garrantzitsua jokatuko du igandean, hilak 10, 16:30ean Garmendipeko futbol zelaian. Zamudio taldea izango du bisitaria, maila honetako liderra, hain zuzen ere. \ \ Sailkapenean 5 punturen aldea bakarrik dago bi taldeen artean, beraz, garaipen batekin aurrerapauso ederra egiteko aukera izango dute Pablo Turrillasek zuzentzen dituen mutilek. Neurketa gogorra espero da, talde biak indartsu daude eta batzen jarraitzea dute helburu.\ \ Atsedenaldian, ohiturei jarraituz, zozketei emango zaie tartea. Alde batetik, Kiruri jatetxearen eskutik bi lagunentzako bazkaria/afaria eta, bestetik, Odriozola Harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Neurketa berezia da, liderraren aurka, beraz, animatu eta etorri taldea animatzera.\ \ Aupa Lagun!!